Anaia Garate dohatsuaren omenezko eztabaida akademikoko XVII. liga

Anaia Garate dohatsuaren omenezko eztabaida akademikoko XVII. liga
2017/11/30 – 2017/12/02
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Azaroaren 30etik abenduaren 2ra ospatuko da Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean Anaia Garate dohatsuaren omenezko XVII. eztabaida liga, galdera honen inguruan: Etikoa da ingurumen eskubideari lehentasuna ematea garapenerako eskubidearen gainetik?

Aurreko edizioetako bideari jarraiturik, helburua da Anaia Garate lehiaketa estabaida akademikoaren arloko txapelketa ez ezik, elkarrekin ikasteko eta hazteko espazio integrala ere izatea parte hartzaile guztientzat (debategile, epaimahaikide, hizlari…).

Eztabaida irekiko saioekin (Agora) amaituko dugu, parte hartzaile guztiek parte hartzeko txapelketako gaiari buruzko eztabaidan, lehiaketa formatuaren mugarik izan gabe, hau da, debatea irabazteko asmoarekin barik, planteatutako galderari buruzko ondorioak elaboratu eta hari buruzko iritzia emateko.

Informazio guztia hemen: www.eztabaida.deusto.eus

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>