Aisia eta Desgaitasunen Katedraren XXV. Urteurrena “Ikuspegi baten falta: desgaitasuna duen emakumearena”

Aisia eta Desgaitasunen Katedraren XXV. Urteurrena “Ikuspegi baten falta: desgaitasuna duen emakumearena”
2019/12/12
09:00 – 18:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
    Eguna: 2019ko abenduaren 12a, osteguna.
 Ordua: 09:00 – 18:00.
 Lekua: Garate Aretoa.
 Helbidea: Deustuko Unibertsitateko Eraikin Nagusia (Bilbo).  Mapa ikusi
  Argibideak: catedraociodiscapacidad@deusto.es

Deustuko Unibertsitateko Aisiako Ikaskuntzen Institutuko Aisia eta Desgaitasunen Katedraren XXV. urteurrena (1994-2019) ospatzeko jardunaldia izango da. Ekitaldi honen bidez, desgaitasunen arloan eta hirugarren sektorean, EAEn eta Estatu mailan aitorpen zabala duen proiektu sendo bati ikusgarritasuna eman nahi zaio.

Desgaitasuna duten emakumeek azpitalde ikusezin bat osatzen dute. Talde horrek denetariko murrizketak jasan ditu, desberdin tratatua izan da historian zehar, eta bere burua ezintasun politikora baztertua ikusi behar izan du, estereotipo eta aurreiritzien eraginez. Horrek guztiak gizartean berdintasun egoeran parte hartu eta ekarpena egiteko gaitasuna gutxitu dio.

Jardunaldia inaugurazio hitzaldi batekin hasiko da. Jarraian, lehen panel bat aurkeztuko da, ikerketa taldeen (Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea, DU) ikuspuntu osagarriak erakutsiko dituena. 2019ko Aisia Inklusiboaren aldeko adierazpena irakurtzeko tarte bat ere egongo da (aurreko testua eguneratuta). Bigarrenik, emakumeak + desgaitasunak protagonista dituen bost emakumek beren esperientziak partekatuko dituzte. Amaitzeko, askotariko alorretan berdintasunaren alde egiten duten bi profesionalen solasaldi bat egongo da.

 EGITARAUA

 IZEN EMATEA DOAKOA
Epemuga: abenduak 10.
Toki kopuru mugatua.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>