FLARE nazioarteko sarearen 12. urteroko bilera, 2026

12.º Reunión Anual de la red internacional FLARE 2026 Annual Meeting
2026/10/21 - 2026/10/24
14:00 - 22:00
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Deustuko Unibertsitatea, Estatu Batuetako Notre Dame Unibertsitatearekin batera, FLARE (Forests & Livelihoods: Assessment, Research, and Expansion) nazioarteko sarearen 12. urteroko bileraren anfitrioia izango da. Goi-bilera horrek baso ekosistemen eta planeta osoko milioika pertsonaren sostenguaren arteko interakzioa aztertzen duten abangoardiako ikertzaile, akademiko eta gizarte eragile elkartuko ditu, urriaren 21etik 24ra, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko hainbat tokitan.

Deustuko Unibertsitatearen 140. urteurreneko ekitaldien barruan kokatzen da.

Urriaren 21ean, 17:30etik 19:00etara, Hasierako Osoko Bilkura egingo da, mahai-inguru bat, Edurne Iñigo Alday Deustuko Unibertsitateko irakasleak moderatua, eta basoen kudeaketari buruz eztabaidatuko da. Eztabaidan pertsona hauek arituko dira:

  • Cécile Ndjebet, Camerun Ecology-ren sortzaileetako bat eta African Women 's Network for Community Management of Forests (REFACOF) erakundeko presidentea.
  • Victoria Reyes-García, ICREA ikerketako irakaslea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ICTA Institut de Ciència i Tecnologia Ambientals erakundean.
  • Estefanía Liehr, Baso Politiketako aholkularia International Forests Unit-en (Foreign, Commonwealth & Development Office, FCDO, Erresuma Batua).
  • Preeyaphat Chaiklang, doktoregoko ikertzailea Dresden University of Technology-n eta Nazio Batuen Unibertsitateko UNU-FLORES Institutuan.
  • Felipe Borman, Sobrevivencia Cofán Fundazioko zuzendari exekutiboa.

Hitzaldi nagusia, urriaren 22an (osteguna), 16:15etik 17:45era, Eduardo Brondizio ikertzaileak emango du. Eduardo Brondizio antropologiako katedraduna da Indianako Unibertsitatean (AEB), eta Amazoniako eraldaketa sozio-ingurumenekoetan eta gobernantzan munduko aditurik gorenetako bat da.

Informazio gehiago, FLARE ekitaldiaren webgunean.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude