Irakasleentzako tailer praktikoa: pentsamendu konputazionala jolasaren bidez

Taller práctico para docentes: Pensamiento Computacional a través del juego
2026/10/14
15:30 - 16:30
Turing aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak tailer praktiko bat antolatuko du datorren urriaren 14an Lehenengo eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat, Jolasetan Oinarritutako Ikaskuntza ikasgelan pentsamendu konputazionala garatzeko baliabide gisa gaia ardatz hartuta.

Saioan zehar, hainbat mahai-jokorekin eta entxufatu gabeko jarduerekin esperimentatuko da, gaitasunak garatzera bideratuta: problemen deskonposizioa, eredu-ezagutza, abstrakzioa, estrategien diseinua eta algoritmoen sorkuntza, gailu digitalik gabe eta programazioko ezagutzarik behar izan gabe.

Eman izena hemen Tailerra Pablo Garaizar Sagarminaga Ingeniaritza Fakultateko irakasle-ikertzaileak emango du. Gainera, parte hartzen duen zentro bakoitzak Deustuko Unibertsitateak garatutako mahai-jokoen pack bat jasoko du, jolasaren bidez pentsamendu konputazionala lantzen jarraitzeko.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude