“Sabiduría artificial” liburuaren aurkezpena
Adimen artifiziala hemen dugu jada: adimen mota berri bat hasi da gurekin erabakiak hartzen, guri buruz eta, batzuetan, gure ordez. Nola saihestu hori kontrol, desberdintasun eta deshumanizazio bihurtzea? Nola jartzen dugu adimen artifiziala gizateriaren zerbitzura? Nola sortu izate humanistak?
Topaketa horretan Sabiduría artificial liburua aurkeztuko da, gaurtik aurrera hezkuntzatik, enpresetatik, erakundeetatik eta gobernantzatik jarduteko eta adimen artifiziala helburu erabakigarri baterantz bideratzeko proposamen praktikoa: adimentsuagoa ez ezik, gizatiarragoa ere izan dadin.
Ekitaldian obraren egilekideek parte hartuko dute:
- Juan María Nin jn.
- María José Sánchez Yago and.
- José Luis Vázquez jn.
Saioa Manu Álvarez jaunak moderatuko du, eta hasiera Juan Carlos Grijelmo jaunak emango dio.
Antolatzaileak: Deustuko Unibertsitatea eta Children on the Line.
Toki kopuru mugatua. Etorriko zarela baieztatzeko: info@childrenontheline.org.
