MIB International Business Masterraren hasierako ekitaldia

MIB International Business Masterraren hasierako ekitaldia
2015/09/23
18:00 – 20:00
Gradu aretoa. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Datorren asteazkenean, irailak 23, Deusto Business Schooleko MBI-International Business Masterraren hasierako ekitaldia izango da, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Ongi etorriko ekitaldiaren eta MIBren aurkezpenaren ondoren, aitorpena egingo zaie Masterreko ikasleei praktikak eskaintzen dizkieten enpresa laguntzaileei. Amaia Arizkuren Masterraren zuzendariaren hitzen ondoren, Unai Gotik hartuko du parte (International HR Management, Orona Corporacion). Hasierako hitzaldia emango du: HR Challenges; forward to the future.

Master in International Businessek derrigorrezko praktikak ditu, kultura arteko giroan lan egiten da eta enpresa munduarekin harreman estuan dihardu. EAEn osorik ingelesez ematen den  International Businesseko lehenengo Unibertsitate Masterra da. Aitzindaria da, batetik, erakundeen globalizazioan espezializatu nahi duten etorkizuneko zuzendarientzat; eta, bestetik, nazioarteko kudeaketa hobetu behar duten enpresentzat. Masterra edozein herrialdetako gazteek egin dezakete, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaturari edo graduari dagozkion gaitasunak edo baliokideak badituzte. Etorkizuneko enpresa zuzendariei laguntzen die atzerriko negozio aukerak identifikatzen eta nazioarteko enpresa estrategia diseinatzen eta gauzatzen, kontuan hartuta erakundeetako funtzio arlo bakoitzeko (marketina, finantzak, giza baliabideak…) nazioarteko kudeaketaren alderdi gakoak eta munduko eremu geografiko bakoitzaren ezaugarriak.  Programak derrigorrezko praktikak ditu, edozein herrialdetako enpresa nazioartekotuetan.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>