Zikloa. Erronka Berriak, Erantzun berriak: Autonomoentzako politika publikoak

Zikloa. Erronka Berriak, Erantzun berriak: Autonomoentzako politika publikoak
2016/10/19
18:00 – 20:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business School eta Madrid Foro Empresarialek atseginez gonbidatzen zaitu Erronka Berriak, Erantzun Berriak izeneko ziklora.

Ekitaldia urriaren 19an ospatuko da, Deustuk Madrilen duen egoitzan, eta bertan izango da Lorenzo Amor, ATA Autonomoen Elkarteen Federazio Nazionaleko lehendakaria eta autonomoentzako politika publikoei buruzko hitzaldia eskainiko du.

Izena ematea

Lorenzo Amor, (ATA) Autonomoen Elkarteen Federazio Nazionaleko lehendakaria da 2004tik, Espainian autonomoen ordezkari gehien dituen erakundea, izan ere herrialde eta sektoreetako 300 erakunde baino gehiagoren ordezkaritza du eta autonomia erkidego guztietan dago. Lanbidez, agente komertziala da, bizitza erdia ekintzailetan aritu da, 29 urtez autonomo izaten eta figura horren defentsa egiten, ATAren buru izanik, autonomo eta ekintzaileen interesen alde lan egiten.

1987tik aurrera, enpresari autonomoa da, Autonomoaren Mahaiaren kide aktiboa da Gobernuarekiko elkarrizketetan. Langile Autonomoaren Estatutuaren eta Jarduna utzi ondorengo Prestazioen sortzaileetako bat da. Lan Autonomoaren Behatokia fundatu zuen, José Barearekin batera. Hizlaria da Kongresu eta Senatuko Batzorde batzuetan, baita Ekonomia, Enplegua eta Toledoko Itunaren Batzordean ere.

Argibide gehiago

Irene Pérez
Tel.: 91 577 61 89
Emaila: irene.perez@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>