“Climate change and security”. Elkarrizketa esklusiboa NATOko Idazkari Nagusia eta nazioarteko ikasleen artean

2020/09/28
16:00 – 17:00
Online mintegia
 
NATOk gonbidatzen zaitu Idazkari Nagusia eta nazioarteko ikasleen arteko elkarrizketa esklusibo batean parte hartzera. 

Eguna: 2020.eko irailak 28, astelehena.
Ordua: 16:00-17:00ak (CEST).
Lekua: Online mintegia (Zoom).
Hizkuntza: Ingelesa eta frantsesa.

Datorren astelehenean, irailaren 28an, Deustuko Unibertsitateko ikasleek online topaketa batean parte hartzeko aukera izango duzue NATOko Idazkari Nagusi Jens Stoltenberg-en eta nazioarteko beste bederatzi unibertsitatetako ikasleen artean, ikuspuntuak trukatzeko eta klima aldaketari lotuta sortzen ari diren segurtasun erronkei buruzko eztabaida suspertzeko.

Kopenhageko Unibertsitateak eta NATOren Diplomazia Publikoko Dibisioak bultzatutako ekimena da, “NATO 2030” Aliantzaren etorkizunari buruzko solasean gazteak konprometitzeko. Solas horretan ituneko partaideek parte hartu dute, baita think tank-etako adituek eta akademia munduak ere.

Topaketa 16:00etatik 17:00etara (CEST) izango da eta ingelesez eta frantsesez izango da, Zoom plataformaren bidez. Kopenhageko Unibertsitateko errektore Henrik C. Wegener doktoreak aurkeztuko du Idazkari Nagusia eta Carnegie Europe-ko zuzendari Rosa Balfour doktoreak moderatuko du solasaldia.

Hautatutako unibertsitateetako bakoitzeko ikasle batek galdera zuzena egingo dio Idazkari Nagusiari gai zehatz baten gainean. Deustuko Unibertsitatearen kasuan, “Klimak eragindako migrazioen segurtasunaren inplikazioak” izango da gaia. Erregistratutako ikasleek galderak proposatu ahal izango dituzte Zoom-eko txataren bidez. Denborak aukerarik ematen badu, hasierako galderen ondoren, moderatzaileak txatean aukeratutako galderak bidaliko dizkio Idazkari Nagusiari.

Partaidetza 100 ikasletara dago mugatuta erakunde bakoitzean. Beraz, interesa duzuenok izena eman beharko duzue irailaren 25a baino lehen, inprimaki honen bidez eta hortik emango zaie sarbidea.

IZENA EMATEA

 

Horrez gain, ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da NATOren webgunetik.

Hauek dira hautatuak izan diren hamar unibertsitateak:1. University of Copenhagen (Danimarka)

2. Carleton University (Kanada)

3. Baltic Defence College (Estonia)

4. Les Jeunes IHEDN (Frantzia)

5. Heidelberg University (Alemania)

6. Luiss Guido Carli University (Italia)

7. University of Warsaw (Polonia)

8. University of Deusto (Espainia)

9. University of Exeter (Erresuma Batua)

10. Georgetown University (Estatu Batuak)

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>