Lehiakortasunari buruzko Biltzarra 2023
Zer faktore hartu behar ditugu kontuan trantsizio jasangarriari aurre egiteko estrategiak abian jartzeko? Zer baldintza ditu gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoak ingurumen jasangarritasunean aurrera egiteko? Zein palankaren gainean jardun behar da nahi diren ingurumen, ekonomia eta gizarte emaitzak lortzeko?
Orkestran uste dugu ongizaterako lurralde-lehiakortasuneko gure esparruak ikuspegi holistikoa eskaintzen duela, konplexutasun hori hobeto ulertzen lagun dezakeena. Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2023ko Txostenean lehiakortasun berderako trantsizioa bizkortu dezaketen palankak aztertuko ditugu.
Txostena azaroaren 20an, 16:00etan, aurkeztuko da Donostiako Kursaalean egingo den Lehiakortasunari buruzko biltzarrean. Etorri nahi al duzu?
Eman izena ondorengo estekan: https://labur.eus/OER1o
Egitaraua
16:00 • Ongi etorria: Iván Martén, Orkestrako presidentea
16:10 • Decarbonisation of European heavy industries: Challenges and chances for long term competitiveness. Nazioarteko hitzaldia Stefan Lechtenböhmer-en eskutik. Alemaniako Kassel Institute for Sustainability-ko irakaslea eta Lundeko (Suedia) Unibertsitateko irakasle laguntzailea da Lechtenbömer eta bere ikerketak energia- eta klima-politika ditu ardatz, batez ere maila nazionalean eta azpinazionalean.
16:30 • Lehiakortasunari buruzko 2023ko Txostenaren aurkezpena. Parte hartzaileak:
- James Wilson, Orkestrako ikerketa zuzendaria
- Susana Franco, Orkestrako ikertzaile seniorra
- Macarena Larrea, Orkestrako ikertzailea
- Olga Martín, ACLIMAko zuzendari nagusia
- María García, Ihobeko estrategia eta berrikuntzako zuzendaria
- Miren Estensoro, Orkestrako ikertzaile seniorra
- Garbiñe Manterola, Basque Research & Technology Alliance-ko (BRTA) ezagutza transferitzeko arduraduna
17:30 • Ondorioak: Jorge Fernández, Orkestrako ikertzaile seniorra eta Energia eta Ingurumen arloko koordinatzailea