DeustoForum. Shashi Tharoor: “The soft power of India”. “Diálogos con India” zikloa

DeustoForum. Shashi Tharoor:
2015/11/10
19:00 – 20:30
Ellacuria aretoa. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
Shashi Tharoor Indiako parlamentuko kidea da, Thruvananthapuram hauteskunde barrutikoa, eta Kanpo Arazoetako Batzorde Parlamentario Iraunkorreko presidentea da. Lehenago Indiako gobernuko Giza Baliabideen Garapenerako Estatuko ministro eta Kanpo Arazoetarako Estatuko ministro izan zen. Nazio Batuen erakundean eman zituen hiru hamarkadetan, bakegile lanak bete zituen, errefuxiatuen arloan eta goi mailako administratzailea izan zen, eta idazkariorde nagusia ere bai Kofi Annan idazkari izan zen denboran.


Herrialde baten “botere biguna” bertako kulturan (besteentzat erakargarria denean), balio politikoetan (barne eta atzerri mailan ohore egiten zaienean) eta kanpo politikan (zilegi dela eta moral aldetik itzala duela ikusten denean) oinarritzen da. Shashi Tharoor-ek hausnartu eta azalduko du Indiak zelan erabili dituen hiru dimentsio horiek “botere biguna” eratzeko orduan, datorren asteartean, azaroaren 10ean, “Diálogos con India” zikloarenesparruan kokatzen den hitzaldian.

Toki kopuru mugatua.
Etortzekoa bazara, mesedez, bete ezazu ondorengo formularioa.

Informazio gehiago:
944 139 020

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>