EcoLoiola – Denon Etxea Zaintzeko Eguna (Donostia)
Datorren astelehenean, urriaren 5ean, Denon Etxea Zaintzeko Eguna ospatuko dugu, EcoLoiola Jesusen Lagundiaren Loiolako Plataforma Apostolikoak sustatutako ekimenaren barruan, kreazioaren eta denon etxea zaintzearen inguruan hausnarketa, prestakuntza, sentsibilizazioa eta ekintza partekatua egiteko.
EcoLoiolak gure planetaren defentsan ahotsak eta borondateak batu nahi ditu, gizarte eta ingurumen arloko justiziaren alde, Frantzisko aita santuaren bi idazki erreferente hartuta: 2013ko «Laudato Si’» entziklika eta 2023ko «Laudate Deum» aholku-hitz apostolikoa.
Garai historiko honetan, krisi ekologikoak eta sozialak markatuta, ikasturte honetako Ekoloiola Egunaren ospakizunak bizi dugun munduari eta hura zaintzeko dugun erantzukizunari buruzko gure begirada berritzera gonbidatzen gaitu. Sorkuntza Denboran , “Ur Bizia” erreferentziatzat hartuta, funtsezko elementu honetara hurbildu nahi dugu, ezinbesteko baliabide natural gisa ez ezik, bizitzaren, justiziaren, topaketaren, itxaropenaren eta konpromisoaren ikur gisa ere.
Urriaren 5ean, astelehena, goizeko 10:50etik 11:10era:
- Bilbon: Mariaren Bihotzaren Klaustroan (entzungelaren ondokoan) egingo dugun topaketan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
- Donostian: Larramendi eraikineko hallean.
Partekatuko dugu ura nola den giltzarri gure bizitzetan.
EcoLoiolari buruz gehiago jakiteko bisitatu https://sjloyola.org/
