III. Jardunaldia ‘Gestión responsable en Derechos Humanos por parte de las empresas’

III. Jardunaldia 'Gestión responsable en Derechos Humanos por parte de las empresas'
2015/11/04
09:00 – 14:30
Ellacuria aretoa. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
Azaroaren 4an, Deustuko Unibertsitateko Liburutegian, Gestión responsable en Derechos Humanos por parte de las empresas III. Konferentzia izango da, Corresponsablesen 80. Jardunaldien barruan. Elkarrekin aritu dira antolatzen Business & Human Rights, Corresponsables, Sonrisas de Bombay eta The Rights Factory. Deusto Business Schoolen lankidetza du.

Ekimen horren hirugarren edizioa da, aurretik Bartzelonan (2012) (http://bit.ly/1W5Yc2P) eta Madrilen (2014) (http://bit.ly/1xVJ4fo), egon da. Enpresen arloko eta beste sektore batzuetako ehun erakunde baino gehiago elkartu ditu bakoitzean. Oraingoan, Bilbo aukeratu dute ekitaldirako gune izateko, enpresa-ehun multisektorial sendoa edukitzeagatik eta Erantzukizun Sozialeko gaietan etengabeko jarduera izateagatik.

Egindako edizioen helburua da enpresekin eta intereseko beste taldeekin (Estatu, sindikatu, GKE eta unibertsitateak), kudeaketa arduratsuko esperientziak izatea Giza Eskubideen arloan, baita ere hausnarketak planteatzea gaur eguneko erronka eta ebatzi beharreko gaiei buruz. Formula horrek erakusten du zein garrantzitsua den sarean lan egitea arlo desberdinetatik, Giza Eskubideak errealitate bihur daitezen.

Ekitaldi guztien erreferentziako marko metodologikoa Nazio Batuen Giza Eskubide eta enpresei buruzko Printzipio Errektoreen izan da, John Ruggieren (sustatzailea) Printzipioak izenez ezagunak. Jardunaldietan Estatuen eginkizuna ere planteatu dute “babestu beharrari” eta Ekintzarako Plan Nazionalen garapenari buruz.

Angel Toña, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua; Gillermo Dorronsoro, Deusto Business Schooleko dekanoa eta Izaskun Alonso, The Rights Factory-ko zuzendaria izango dira jardunaldiaren inaugurazioaz arduratuko direnak.

 

Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>