Emakumea, berrikuntza juridikoaren eta sozialaren eragile | Zuzenbide Pribatuaren feminizazioari buruzko Biltzarra Carmona VI
Carmonan egindako inaugurazio biltzarraren ondoren, hurrengo edizioak Las Palmas de Gran Canarias-en egin ziren 2010ean; Valladoliden eta Palentzian 2014an; Malagan 2015ean eta Santiagon 2017an. Sustatzaileen eta parte-hartzaileen partaidetza eta inplikazioa handituz joan da urtez urte. Biltzar horietatik guztietatik, parte hartzaileen arteko lotura sendoa sortu da, eta, gainera, biltzar bakoitzeko argitalpena egin dute, lortutako emaitzen berri emateko.
Oraingoan, hiru ardatz nagusi landuko dira. Lehenik eta behin, ordenamendu juridikoaren eboluzioa bera, zeharkakotasunaren irizpide juridikoak aplikatuz. Emakumearen rolak gero eta ikusgarritasun handiagoa du aldaketa horretan, bai Zuzenbidearen motore aktiboaren ikuspegitik, bai eboluzio horren hartzaile modura. Hori guztia, ahaztu gabe lengoaiak azken urteotan hartu duen garrantzia eta gizarteak hitzei ematen dien balioa. Bigarrenik, protagonismoa emango diogu ekonomia arloko lidergoari, enpleguari eta berrikuntzari, ikuspegi zabala izanik gero eta inguru konplexu eta disruptiboagoan. Hori dela eta, etxeko lana eta lankidetzako ekonomia bezalako gai klasikoak agerian daude, baita estereotipoen azpian gainditu gabe dauden nozioak ere, adib., emakumeen txirotasuna edo kristalezko zapaiak. Hirugarrenik, berdintasuna; diskriminazioaren, genero indarkeriaren eta jazarpenaren aurkako borroka eta biktimen babesa sustatzeko Europar Batasunak dituen estrategiek lekua izango dute Kongresu honetan.