Executive MBA Blended-en Open Day

Executive MBA Blended-en Open Day
2017/06/03
09:30 – 13:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Nori zuzenduta dago Open Day?

  • Gaur egungo lanagatik eta nahi dutenagatik negozioaren ikuspegi globalagoa izan nahi dutenei.
  • Enpresa bateko Zuzendaritza Nagusian lan egin nahi dutenei.
  • Programa bat euren bizitzara, eta ez bizitza programara, egokitzea nahi dutenei.

Deusto Business Schooleko Executive MBA da zure Programa; prestakuntzako esperientzia bikaina eta zure helburuak lortzeko tresna perfektua. Blended formatuan (erdipresentziala), konbinatu egiten dira online prestakuntza interaktiboa eta 3 aste presentzial Madril, Paris (INSEAD) eta New Yorken (Fordham University).

Gure EMBA Blended da, seguruenik, programa exekutiborik berritzaileenetarikoa, bai Espainian, bai nazioartean. Eraldaketa Digitala, Big Data, Berrikuntza, Lehiakortasuna, Iraunkortasuna edo Agenda Globala dira gaur egungo zuzendarien agendan dauden gaiak eta programak eraginkortasunek lantzen ditu. 

Open Day

Hurbildu zaitez Deusto Business Schoolera, ekainaren 3an, goizeko 9:30etik aurrera. Zure etorkizun profesionala aldatu dezakeen programaren gakoak ezagutu ahal izango dituzu, Ikasle Ohiekin esperientziak partekatu eta Masterclass batera joan: “Deriva Estratégica; cuando las empresas están varadas en modelo de negocios inapropiados para competir en el entorno actual”

Izena emateko Open Day-n

Open Day-ren agenda

  • 9:30-10:00 Parte hartzaileei harrera eta ongietorria.
  • 10:00-11:30 EMBA Blended-i buruzko hitzaldia: Borja López, Harreman Korporatiboetako zuzendaria eta José Antonio Cano, EMBA Blended-eko zuzendari akademikoa.
    Alumni eta Deusto Business Schooleko programetako parte hartzaileen arteko topaketa.
  • 11:3012:00 Kaferako atsedenaldia
  • 12:00-13:30 Masterclass: “Deriva Estrategica”. Francisco González Bree, Deusto Business Schooleko Berrikuntzako irakaslea.

Informazio gehiago programari buruz             Jaitsi liburuxka

Hizlariari buruz:
Francisco González Bree Business Administrationeko doktorea da Kingston Business Schoolen (Kingston University, London) eta MBA, Edinburgh University Business School-en. Gaur egun Deusto Business Schooleko Master in Business Innovationeko zuzendari akademikoa da. Marketineko zuzendaria izan da Anboton (munduko Startup onena, 2010ean). Multinazional desberdinetan egin du lan zuzendaritzako postuetan, 15 urtean baino gehiagoan, eta esperientzia handia du tutore moduan laguntza ematen dozenaka Startup enpresetan. Sormenaren eta berrikuntzaren munduan ospe handiko profesionala da. Bere lanek konektatu egiten dituzte polimata modura egiten dituen jarduera desberdinak, besteak bete, irakasle, zuzendari, ikertzaile, artista, blogari eta tertulia-kide aritzen baita.

Hizlariari buruz:
Charles Handyk, 1989an bi eratako aldaketak identifikatu zituen, bata graduala eta bestea eraldatzailea. Lehenengo aldaketa motak ematen dio izena “deriba estrategikoa” deritzonari eta aldaketa mota hori hain da sotila, ez dela nabaritzen beranduegi izan arte. Deriba estrategikoa gertatzen da enpresak oso motel erantzuten dienean kanpoko ingurunean gertatzen diren aldaketei. Deriba estrategikoaren adibide ezagunak dira Kodak edo Blockbuster konpainiak, bere garaian hondoa joan geratu ziren negozio handi batean, eta ez zuten aprobetxatu une horretan zuten abantaila, negozio arrakastatsuen eredu berriak garatzeko.

 

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago: 

Irene Pérez

Tel.: 91 577 61 89
Emaila: irene.perez@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>