Isabel Aguileraren liburuaren aurkezpena: Lo que estaba por llegar ya está aquí

Isabel Aguileraren liburuaren aurkezpena: Lo que estaba por llegar ya está aquí
2017/02/08
19:30 – 20:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Isabel Aguileraren azken liburua aurkeztuko da. Liburu horretan ikuspuntu desberdinetatik aztertzen du nolako eragina izan duen iraultza digitalak eta nola hausnartu daitekeen zentzuz aro berriaz eta dituen ondorioez, horretaz gain azaltzen du zergatik den beharrezkoa ez geratzea katigaturik Heriotzaren Haranean eta nola zeharkatu arrakastaz, nahiz eta bertigoa eta beldurra izan. Disrupzio digitala, Big data, adimen artifiziala, ekosistema kolaboratiboa eta beste aurrerapen teknologiko batzuk txertatu dira gure eguneroko bizitzan eta gauza guztien eraldaketa ekarri dute: Harreman pertsonal eta laboralak, egitura ekonomikoak, enpresen lehiakortasuna eta, bereziki, kontzeptu batzuk, hala nola, jabegoa, intimitatea eta pribatutasuna.

 Izen ematea

Isabel Aguilera

General Electriceko Espainia eta Portugalerako presidenteordea da eta Google Iberiako Zuzendari Nagusia. NH Hoteleseko COO ere izan zen eta Dell Computereko CEO Espainia, Italia eta Portugalerako. Aurretik, hainbat kargu izan zituen salmenta eta marketin arloetan Airtel (Vodafone) konpainian; Hewlett-Packard/Compaq.Financial-ek Europako 25 exekutibo indartsuenen artean jarri zuen eta The Wall Street Journalek eta El Mundok, Espainiako 100 exekutibo indartsuenen artean. Sevillako ETSA arkitektura eskolako arkitekto eta hirigilea, Merkataritza zuzendaritzako masterra Enpresaren Institutuan, IESE Busness Schooleko PDG eta San Telmo Institutuko ADEL, kontseilari independentea da Indra, BMN, Egasa eta Oryzon konpainietan. Aholku Batzordeko kide da Oracle Iberian, Human Age Institute-n (ManpowerGroup Iberia) eta Deusto Business Schoolen; Isabel Aguilera Consultoría Empresarial estrategia, eragiketa eta berrikuntzarako aholkularitza konpainiako fundatzailea da, horretaz gain ohiko hizlaria eta irakasle lankidea da zenbait Negozio Eskolatan.

Informazio gehiagorako

 

Miriam Gómez

Tel.: 91 577 61 89
Emaila: miriam.gomez@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>