“Hiri lagunkoiak pertsona guztientzat” proiektuaren lan saioa Deustuko ikastolako ikasleekinnekin

“Hiri lagunkoiak pertsona guztientzat” proiektuaren lan saioa Deustuko ikastolako ikasleekinnekin
2016/06/20
08:00 – 13:00
 
Hiri lagunkoiak pertsona guztientzat proiektua diziplina anitzeko ikerketa-ekintza proiektua da eta Deustuko Unibertsitatean hiru ikertalde ditu: Ekonomia, Garapena eta Gizarte Berrikuntza Pertsonentzat (EDISPe)+ DeustoTech-Energy + eDucaR. Talde horiek gizakiak ardatz dituen hiri adimendunen (“smart cities”)  eredu bila aritzen dira lankidetzan, horretarako osagai teknologiko, sozial eta hezgarriak konbinatzen dituzte. Ildo horretan, lehenengo ekimena hiriko irisgarritasunari buruzko kontzientzia zibikoa elkarrekin eraikitzera bideraturik dago. Horretan hartzen dute parte erakunde hauek: Zerbikas Fundazioa (Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa EAEn sustatzen duen Zentroa) FEKOOR eta IGON (mugitzeko desgaitasuna dutenen Bizkaiko erakundeak), ikastetxeak eta Portugaleteko udala eta FECYT Zientzia eta Teknologiako Fundazioa.

 

Hiri lagunkoiak pertsona guztientzat proiektuaren barruan, nerabeek aniztasun funtzionala duten pertsonek lagunduta, haien ingurua mapeatzen dute (OpenStreetMapekin partekaturik) eta hobetzeko proposamenak egiten dituzte (irisgarritasun txostenarekin), gizarteko kontzientziazioa teknologia askeen erabilera arduratsuarekin, inguruneak eraldatzeko. Orain arte, zentro hauetan egin dira ekintzak: Santa María Ikastetxea (Portugalete), proiektu pilotu modura, CIFP Tartanga LHII (Erandio), Madre de Dios Ikastetxea (Bilbao).

Eta ekainaren 20an, astelehena, Deustuko Unibertsitatean egingo da saio bat, Deustuko Ikastolako DBH 4ko ikasleekin. Zentroan sarrera egiteko saioa egin ondoren, ikasleek dauden oztopoak eta laguntza guneak bilatuko dituzte, eta jarraian informazio hori OpenStreetMap gunean sartuko dute, DUko ikertzaileen laguntzarekin. Horren ondoren, banakako ebaluazioa egingo dute eta bizi izan dutenari buruzko taldeko eztabaida.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>