Hezkuntza indarkeria garaian

Hezkuntza indarkeria garaian
2015/02/10
16:00 – 17:30
Bideokonferentzia-gela 015; Mateo Ricci aretoa
 
Bideokonferentzia Deustuko Unibertsitateko Latinoamerikarako Unesco Katedraren jardueren barruan dago, “mikroekitaldiak” izenekoen artean. Hiru hilean behin antolatzen dira eta nahi duenak har dezake parte. Jarduera horien helburua da Latinoamerika eta gure inguruko arazo garrantzitsuetara hurbiltzea, ahal den neurrian, latinoamerikarren beraien begiradatik.

Teknologia berrien laguntzari esker, eta haien bidez, oraingoan gurekin dugu Martín López Calva, Pueblako (Mexiko) Universidad Popular Autónomako Arteak eta Giza Zientzietako graduondoko Dekanoa. Berak 12 liburu eta hainbat argitalpen ditu, hezkuntza, humanismoa eta etikari buruz. Duela egun batzuk argitaratu zen bere azken lana: Ética profesional para la sociedad planetaria,una perspectiva humanista compleja para la ética de las profesiones”. Lan hori UPAEP eta Editorial Gernikak argitaratu zuten.

López Calva Hezkuntzako doktorea da Tlaxcalako Unibertsitate Autonomoan, Goi Hezkuntzako masterra unibertsitate horretan eta Unibertsitateko Giza Zientzietan Pueblako Universidad Iberoamerican. Bi aldiz izan da Lonergan Fellow, Boston Collegeko Lonergan Institute-n (1997-1998) eta 2006-2007). UIA Pueblako Hezkuntzako doktoregoaren eta UIA Pueblako Hezkuntza humanistako masterraren koordinatzailea da (2007ko udazkenetik aurrera), jesuiten unibertsitate sistemaren (SUJ) hezkuntzarako eredu eta politikari buruz. Jesuiten unibertsitate sistemaren Kontseilu Akademikoaren kide da (aholkularia, 2000tik 2005era bitarteko errektoreen batzordeak izendaturik eta unibertsitateko hezkuntza zerbitzuen zuzendari nagusia, 2005etik 2006ra).

UIA Pueblako denbora osoko irakaslea.

Gaur egun, irakasle numerarioa da unibertsitate horretan, eta Hezkuntzaren arloko lizentziatura eta graduondoko irakasgaiak ematen ditu. <}0{> Irakaskuntzan esperientzia du, lizentziaturan, graduondoan eta irakasleen prestakuntzan hainbat unibertsitatetan: UIA Puebla, Pueblako Benemérita Universidad Autónoma, Pueblako Universidad Popular Autónoma del Estado, Pueblako Universidad de las Americas eta beste batzuetan, 1988tik aurrera. Ikerrildoa: sujetoak eta hezkuntza prozesuak (hezkuntzaren filosofia, hezkuntza eta humanizazioa, hezkuntza eta balioak). Lizentziaturako eta masterreko tesien zuzendaria da UIA Puebla eta beste unibertsitate batzuetan eta doktoregokoa Hezkuntzako nazioarteko programan – DIeE- (UIA Puebla, UIA cd. de México, ITESO). Ikertzaileen sare nazionalaren kide da hezkuntza eta balioetan (REDUVAL). Hezkuntzari buruzko hamabi liburu baino gehiago argitaratu ditu eta 50 artikulu inguru, hezkuntza arloko aldizkarietan.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>