Familia Enpresaren Jardunaldiaren XXI. edizioa

Familia Enpresaren Jardunaldiaren XXI. edizioa
2021/05/13
15:30 – 19:00
Loiola Centrum (Edukiera 104). Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Datorren maiatzaren 13an, osteguna, izango da Familia Enpresaren Jardunaldiaren XXI. edizioa, Deusto Business Schoolek eta Antonio Aranzabal Fundazioak antolatua, “familia enpresaren irudiaren” inguruan. Jardunaldian honakoek hartuko dute parte:

- Javier Beistegui. Beistegui Hermanos –gaur egun, BH– enpresako gerentea eta familiako laugarren belaunaldiko kidea. Beistegui anaiek lantegi bat ireki zuten Eibarren, 1909an. 1959an, Gasteizera mugitu ziren. 1920ko hamarkadaz geroztik, bizikletak egiten dituzte. 1985ean, fitness tresnen dibisio bat sortu zuten, kirol instalazioetan eta etxeetan erabiltzeko makinak garatzeko. 2008an heldu zioten bizikleta elektrikoen apustuari eta patenteak dituzte motoretan, baterian eta integrazioan. Hala, bizikleta elektrikoen lerroa gehitu zioten ohiko bizikleten lerroari. Enpresak lantegia du Portugalen eta 85 herrialde baino gehiagotan du presentzia, merkataritzako eskumendekoen sare zabalari esker.

- José Miguel Munilla. RMDGroupeko kontseilari ordezkaria. RMDGroup taldeak balio erantsi handiko kapsulak eta hari tapak diseinatzen, ekoizten eta merkaturatzen ditu, ardo, likore eta xanpain botilentzat. Bi markei esker, Ramondin, kapsulen sektorean; eta Inspiral, hari tapen sektorean, lider argia da mundu osoko mahastizaintzaren eta ardogintzaren 8 merkatu nagusietako 5etan. Familia enpresa honek 130 urte baino gehiagoko ibilbidea du eta Guardian du erabaki gunea, Araban. Beste zortzi ekoizpen lantegi ditu munduan zehar, ardo ekoizle nagusietan. Guztira 800 pertsonako lantaldea du. Taldeak bere ekoizpenaren % 85 baino gehiago kanpo merkatuetan saltzen du, 50 herrialdetan. 6.000 bezero baino gehiago ditu.

-Susana Alejandro. Saicako Estrategia eta Garapen Korporatiboko zuzendaria. Hirugarren belaunaldian dagoen familia talde hau 1943an sortu zen, Zaragozan, Sociedad Anónima Industrias Celulosa Aragonesa (Saica) izenarekin. 6 langile zituen garai hartan.  Gaur egun, 10.000 langile baino gehiago ditu eta bulego nagusiak Espainian ditu. Kartoi izurturako paper birziklatuaren eta goi mailako bilgarri efiziente eta jasangarrien fabrikazioan Europako liderretako bat da. Bederatzi herrialdetan ditu lantegiak. Lau negozio arlotan banatzen da bere jarduera: Saica Natur, Saica Paper, Saica Pack eta Saica Flex.

Eguna: 2021eko maiatzaren 13a, osteguna.
Ordua: 15:30-19:00 (jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, helbide honetan, aldez aurretik izena emanda).
Tokia: Loiola Centrum, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa.

Jardunaldiaren egitaraua eta parte hartzaileak erantsi ditugu

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>